“PPek eta beste alderdi batzuek hondakinak tratatzeko hitzarmenaren kontra bozkatu zutelako eraman behar dira aurrera lan horiek. Zaborrak zabortegian botatzen segitu behar izatea eragin zuen horrek, zabortegia berreskuratzeko lanak geldiaraziz", aurpegiratu die Uriartek. Nahiz eta zehatz-mehatz ez aipatu, PSE-EE eta udal gobernuko kide den EB-Berdeak taldeei buruz ere ari zen Hirigintza zinegotzia. Berak gogoratu duenez, hitzarmen horrek bat egiten zun Bizkaiko Batzar Nagusiek, PPren laguntzarekin onartu zuen Hiri Hondakin Solidoen Lurraldeko Planaren betebeharrekin.
Erantzunkizunak
Uriartek esandakoaren arabera, “erantzunkizunez hitz egin behar bada, PP da erantzulerik handiena, bere jokabideak ere eragin duelako zabortegia berreskuratzeko diru gehiago gastatu behar izatea. Bestela, azal dezatela zergatik bozkatu zuten alde Batzar Nagusietan eta, berton, kontra; edo zergatik eskatu zuten prentsaurreko batean Udalak Foru Aldundiarekin akordio bat hitzartzea eta, akordio hori Getxoko osoko bilkurari aurkeztu zitzaionean, berriro kontra bozkatu zuten, Getxo eta bere herritarren interesak bost axola zaizkiela eta bilatzen duten bakarra Udal Gobernuko taldeen arteko konfrontazioa dela erakutsiz”.