Ikasketa gelak zabaldu dituzte Getxoko udalerrian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 24a, 22:27

Ekaineko azterketak gainean dira eta, ohi bezala, ikasgelak eskola ordutegitik kanpo zabalduko dituzte Getxo udalerriko hainbat hezkuntza zentrok, nahi duen guztiak ikas dezan. Gauzak horrela, gaurtik ekainaren 27ra bitartean, Juan Bautista Zabala (Algorta) eta Romo (Itzubaltzeta / Erromo) ikastetxeak eta Julio Caro Baroja institutoa (Algorta), astean zehar, 17:00etatik 22:00etara eta, asteburuetan, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara egongo dira zabalik. Gainera, hilabete honen erdialdetik ekainaren 4ra arte, Getxoko Kultur Etxeak ikasteko 526 toki eskainiko ditu udal liburutegietan eta Santa Eugenia eta Getxoko aretoetan. Astean zehar ordutegia luzatu egin dute eta asteburuetan berezia izango da indarrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun