Txakurren gorotzetarako beste 10.000 poltsa eskuratu ditu Berangoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 24a, 23:24

Txakurren gorotzak batzeko beharraz kontzientziatzeko kanpainak auzotarren artean jaso duen harrera ona kontutan izanda, beste 10.000 poltsa eskuratu ditu Berangoko Udalak, herritarren artean "gizatasuna sustatzen jarraitu eta Animalien Edukitzea eta Babestea arautzeko Udal Ordenantzaren araberako jokabidea bultzatzeko". "Hazlo por el, hazlo por todos" (beragatik egizu, denongatik egizu) izeneko kanpainak hamar paperontzi bereziren (argazkian) kokapena ere ekarri du, txakurren jabeek bertara bota ditzaten gorotzak. Poltsei dagokienez, udaletxean bertan, Berangoeta eta Santa Ana kultur etxeetan eta Berangoko Albaitaritza Klinika hartu daitezke. Argazkian,

Gaiaren inguruko berriak:

Txakurren gorotzak batzeko beharraz kontzientziatzeko kanpaina martxan dago Berangon (2006 Ots 08)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun