Kontsumoari buruzko erakusketa jarri dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 24a, 23:49

Eusko Jaurlaritzaren Kontsumoari buruzko erakusketa ibiltaria zabaldu dute gaur goizean Sopelako udaletxean. Hiru gai-arlo ditu erakusketak: produktuen etiketak, telefonia eta Internet, eta, azkenik, bidaiak eta garraioak. Uribe Kosta eskualdeko udalerrian, berriz, aipatu azkena aukeratu dute. Gauzak horrela, igande honetararte (martxoak 28) egongo da ikusgai, 10:00etatik 14:00etara, larunbatera arte; eta 12:00etatik 14:00etara, igandean; elkarteen eta hezkuntza zentroen bisitak tartean. Besteak beste, Rubén Mendiola Eusko Jaurlaritzako Kontsumo zuzendariak, Imanol Garai alkateak eta Ricardo Ibarra alkateordeak parte hartu dute gaurko inaugurazio ekitaldian. Argazkian, Garai eta Ibarra azalpenei adi.

Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak bultzaturiko ekimenak honako hau du helburutzat: "kontsumitzaileei euren eskubideen eta betebeharren berri ematea, hainbat proposamen zehatzen bitartez". Erakusketan parte hartzen dutenek bertako proposamen guztiekin elkarreragiteko aukera dute, azaldu dutenez: "Proposamen horiek modu erakargarri eta iradokitzailean aurkezten dira, hainbat baliabideren bitartez: ordenagailuak, taulak, jokoak, eta abar. Eguneroko bizitzan erraz aplika daitekeen informazio erabilgarri eta praktikoa eskuratzeko aukera izango dute". Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko 42 herritan izango da erakusketa 2006an.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun