Bilboko gaztetxe berria desalojatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 25a, 14:06

Gaztesarea webguneak zabaldutakoaren arabera, Ertzaintzaren brigada mugikorreko lau furgoneta eta beste horrenbeste patruila-auto agertu dira, goizeko hamarrak aldera, Zazpi Kaleetako gaztetxean. Polizia agenteek pareta bat bota dute eta, barruan zirenak identifikatu ostean, eraikina hormatu dute langileek. Gazteek jakinarazi dutenez, 19:00etan manifestazioa izango da Santiago plazatik. Egun bateko aldearekin, desalojatu duten hirugarren gune okupatua da Bilbokoa: atzo bertan orain bi aste Gasteizko Errota auzoan gazteek okupatutako lokala hustu zuten ertzainek; eta, Donostiako Morlans auzoan, urtetan okupatuta izan den etxe bat bota zuten. Informazio gehiagorako: Gaztesarea.net

Maiatzaren 13an goizez okupatu zuten Bilboko Alde Zaharreko Gazte Asanbladako hainbat kidek, Unamuno plazan dagoen etxebizitza bat, BBKko bulegoaren gainean. Atzo bertan, jabeak salaketa jarri arren, Bilboko gaztetxe berriari eutsiko ziotela adierazi zuten gazteek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun