Getxoko Udalak bulego bana utziko die Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean ari diren erakundeei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 25a, 14:23

Getxoko Udal Gobernu Taldeak araudi berria onartu du Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean ari diren elkarte eta erakundeei lokalak uzteko, irailetik aurrera non batzartu eduki dezaten. Horren helburu nagusia rizpide bateratua eratzea da, lokalak zentzuz bana daitezen. Iñaki Urkiza zinegotziak azaldutakoaren arabera, “orain arte, hutsik zeuden lokalak, eskatu ahala uzten genizkien elkarteei; baina horrek segurtasun eza eragiten zuen taldeen artean, lokala eskatzen zuten azken elkarteak leku barik geratzen zirelako”. Araudi berriari esker, bulegoen banaketa "guztiz konponduta" geratuko da, eta horrela “elkarte bakoitzak bere jarduerak antolatu ahal izango ditu datorren ikasturteari begira, irailetik aurrera bulegoa edukiko baitute”, zehaztu du Urkizak.

Egoitzen behar horri erantzuna eman ondoren, elkarteek jarduerak antolatu ahal izateko lokalak banatzen hasiko dira. Arautegi berria iragartzearekin batera, lokalak eskatzeko epea zabaldu dute, ekainaren azken egunetara arte. Halaber, deialdi publiko honi esker, herriko erakunde horiek dituzten beharrak ezagutu ahal izango dira.

Udalaren lokalak eskatzeko informazio gehiago hurrengo loturan aurki daiteke, informazioa gaztelaniaz bakarrik dago: eskakizuna
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun