“Getxoko Udalaren Ingurumen Arloak urteak daramatza biodibertsitatea babestearen aldeko kudeaketa lanak egiten”, azpimarratu zuen Burzakok. “Izan ere, bertoko errekurtsoak erabili ditugu udalaz kanpoko beste erakunde batzuei zegozkien ekintzak aurrera eramateko; horrela, gune bisitagarria, atsegina eta bestelako arazorik gabekoa eduki ahal izateko”, gaineratu zuen.
Azterketa lanak
Biologo batek zuzendutako ingeniari taldeak hainbat azterketa lan egin du, azken urteoan, Bolue hezegunean, Gobela ibaian, eta Larrañazubi errekan, besteak beste; arrantza elektrikoan oinarritutako laginketen bidez inbentario faunistikoa egiteko. Burzakok emandako datuen arabera, 2003an Gobela ibai-ibilgunean bakarrik antzeman zuten arrain hiruarantza, batez ere landaretza urtarra zegoen guneetan (espeziearen berezko habitata, hain zuzen ere). "Ordutik hona, arrainaren hazkunde-tasaren igoera baieztatu dute ikerketen, printzipioz ibai-ibilgunean egindako kudeaketaren aldaketagaitik eta dragatzeko lanak egiteari utzi egin ziotelako eta, orain, zaborrak eskuz kentzen ari direlako", Ingurumen zinegotziaren hitzetan. Gaur egun, arrain hiruarantza ugaltze aldian dago. Hori dela eta, datorren irailean beste laginketa bat egitea aurreikusi dute udal arduradunek, orain arte jaso dituzten datuak egiaztatzeko.
Gaiaren inguruko berriak:
Gobela eta Asuan arrain hiruarantza babesteko eskatuko du PPk (2006 Mai 16)