Datorren asteartean aurkeztuko dituzte Bingen Ametzaga Getxoko zinegotzia zenaren olerkiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 25a, 15:38

Susa literatura argitaletxeak jakinarazi duenez, maiatzaren 30ean, asteartea, aurkeztu da Bingen Ametzagaren “Itsaso aurrean” liburua, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. “Itsaso aurrean” olerki bildumak Bingen Ametzaga Getxoko zinegotzi jelkide eta Agirreren ministroa zenaren poema sakabanatuak eta argitaragabeak zein poesia itzulpenak jasotzen ditu. Horrela, liburuan bertan Ametzagaren sorkuntzaz gain, Shakespeare, Milton, Marlowe, Wilde, Chaucer, Argensola, Calderon de la Barca, Racine, Wordsworth, Turgenev, Whitman eta beste idazle askok egindako olerkiaz gozatu ahal izango da. Aurrerapen gisa, Susa argitaletxeak liburuko atal batzuk kaleratu du Interneten, Ametzagaren 7 olerki eta 9 itzulpen eta Koldo izagirrek idatzitako hitzaurrea, alegia. Testu horiek irakurtzeko hemen sakatu besterik ez da egin behar.

Gaiaren inguruko berriak:

Bingen Ametzaga erbestean hildako Getxoko zinegotziaren olerkiak argitaratuko dituzte (2006 Mai 18)

“Itsaso aurrean” liburuko hainbat testu

Bingen Ametzaga (armiarma.com)

Santi Onaindiak idatzitako Bingen Ametzagaren biografia laburra (armiarma.com)

Bingen Ametzaga (Eusko Jaurlaritza)

Bingen Ametzaga (Argia)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun