Getxoko Udalak herriko eraikin adierazgarriak babesteko plan bereziaren idazketa agindu du 29.522 euroko zenbatekoan. Kultur ondasuntzat hartuta dauden edo erakunde batek babestutako eraikinen ganeko ikerketa egitea da asmoa, eraikin bakoitza babesteko ezaugarriak zehazteko; baita dagozkien arauak eta kasu bakoitzean nola jokatu behar den aldez aurretik finkatzeko ere. “Horrela, sor daitezkeen eraikuntza proiektuak arindu nahi ditugu, Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorrak (HAPO) ezarritako irizpideak kasu batzuetan ez baitira nahikoak izan eta, gaur egun, aldaketa batzuek Bizkaiko Foru Aldundiaren edo Eusko Jaurlaritzaren baimena jaso behar baitute”, azaldu zuen atzoko prentsaurrekoan Iñaki Zarraoa alkateak. Argazkian, Santa Klara egoitza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!