Getxo Antzokiko proiektuaren aurretiko ikerketa agindu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 25a, 16:51

Getxo Antzokia berreraikitzeko arkitektura-proiektuaren aurretiko ikerketaren idazketa agindu du Udal Gobernuak, 29.700 euroko zenbatekoan. Enpresak hiru asteko epea izango du kultur areto berria kokatuko den orubearen ganeko lehen azterketa eta lekutze eta plantako krokisak egiteko, eta aurreikusitako ekipamenduak non egongo diren zehazten hasteko, Iñaki Zarraoa alkateak azaldutakoaren arabera. “800 eta 1000 lagun arteko areto nagusia izateaz gain, neurri txikiko antzerki saioak egiteko eta bilera edo zinemarako areto txikiagoak ere egotea nahi dugu, ezaugarri hauetako instalakuntzak izaten dituen ekipamendu guztiekin batera”, azaldu du udal agintariak.

Urtearen amaierarako behin betiko proiektua edukitzea espero du Udalak eta 2007an eraikitzeko lehiaketa atera ahal izatea. Lehenengo aurreikuspenen arabera, proiektu honen kostua 22 milioi eurotakoa izan daiteke.

Gaiaren inguruko berriak:

Getxo Antzoki berria egiteko, Espainiako Gobernua eta Udalaren arteko hitzarmena eskatu du PPk (2006 Api 20)

Getxo Antzoki berriaren proiektua abenduan bukatzea espero dute (2006 Api 15)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun