Medikuntza eta Odontologiako 220 bat ikaslek ospatuko dute bihar goizeko 12etatik aurrera ikasketa horiek bukatu izana. EHUko ikasleek Euskalduna Jauregian egingo dute ekitaldia eta Juan Ignacio Perez EHUko errektorea, Tontxu Campos EAEko Hezkuntza sailburua, Agustin Martinez Ibarguen Medikuntza eta Odontologiako dekanoa eta Salvador Landa Bizkaiko Odontologoen Elkarteko presidentea ere bertan izango dira. Gabriel Inclan (argazkian) EAEko Osasun sailburua, berriz, lizentziatu berrien aitaponte lanetan jardungo du 1.200 pertsona batuko dituen ekitaldian. Medikuntzako 33. promozioan 180 ikasle lizentziatu dira eta Odontologiako 16. promozioan, 40. Guztiei Hipocratesek egindako juramentuaren kopia bana oparituko diete.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!