Asteartean aurkeztuko dute gaztelaniatik euskararako lehen itzultzaile automatikoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 25a, 17:26

Bizkaie! bizkaierazko komunikabide digitalak jakinarazi duenez, datorren asteartean aurkeztuko da jendaurrean Opentrad, gaztelania eta katalana, galegoa eta euskararen arteko lehen itzultzaile automatikoa. Ekitaldia Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan egingo dute. Opentradek testuak, dokumentuak zein webguneen edukia itzultzeko gauza da, baina soilik gaztelaniatik aipatu beste hizkuntzara eta kontrako norabidean, euskararen kasuan izan ezik. Hortaz, euskaldunoi dagokigunez gaztelaniatik euskarara itzulpenak egin ahal izango ditugu, baina ez euskaratik gaztelaniara edo Herrialde Katalaneko eta Galizako hizkuntzekin. Zer esanik ez, Opentraden bitartez lortutako itzulpenak ez dira guztiz zuzenak. Proiektuan hiru enpresak eta lau unibertsitatek hartu dute parte, tartean Eleka Ingeniaritza Linguistikoa SL, Elhuyar Fundazioa eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Argazkian, bi kazetari Kukutza gaztetxeko ordenagailu gelan lanean / Xirika.

Gaiaren inguruko berriak:

Opentrad, gaztelaniatik euskerarako lehen itzultzaile automatikoa (Bizkaie!)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun