Presoen aldeko biharko kontzentrazioetan "ezin da hutsik egin" AAMren ustez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 25a, 18:04

Hilero bezala, azken ostiralerako, maiatzak 26, hainbat kontzentrazio deitu du Etxeratek Euskal Herri osoan. Hilabete honetako leloa "Estatus politikoa orain. Euskal presoak Euskal Herrira!". Uribe Kostan honakoak izango dira hitzorduak: Erandion, metro aurrean; Leioan, Boulevardean; Areetan, Xake plazan; Algortan, Telletxen; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean; Urdulizen, BBVAren aurrean; eta Armintzan, bus geltokiaren aurrean. Kontzentrazio guztiak 20:00etan izango dira, Armintzakoa izan ezik, 19:30ean burutuko baita. Leioako Kurkudi eta Algortako Amnistia tabernetan taloak egongo dira kontzentrazioen ostean. Argazkian, martxoko azken ostirala Algortan.

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bidez adierazitakoaren arabera, "ez dago aitzakiarik, ezin da hutsik egin. Egoera politiko honetan ezinbestekoa da azken ostiraleko mobilizazioan parte hartzea. Presoen eskubideak eta izaera politikoa onartu gabe ez da gatazka gainditzeko prozesurik izango. Gure esku dago!".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun