Ekainaren 11n zabalduko dituzte Portu Zaharrean Aitor Elortzaren errautsak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko maiatzaren 25a

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, ekainaren 11n (igandea), 13:00etan, egingo zaio omenaldia urtarrilaren 15ean hildako Aitor Elortza iheslari politikoari, Algortako Portu Zaharrean. Ekitaldi politikoaren ondoren itsasoan zabalduko dituzte bere errautsak. Aurretik, ekainaren 7an (asteazkena), hitzaldi-kolokio bat egingo da Algortako kultur etxean, Elortzaren ibilbidea eta euskal iheslari politikoen egoerari buruz. AAMk dei berezia egin die herritar guztiei omenaldian parte hartzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun