Roberto Laiseka Euskaltel-Euskadiko txirrindulariari atzo egin zioten ebakuntza ederki irten da eta Giroan izandako erorikoan apurtutako errotula konpontze bidean dago. Ziklista bizkaitarrak duen adinagatik, 36 urte, txirrindularitza utziko duen zurrumurru asko zabaldu ziren, baina Algortakoak argi dauka: "txirrindularitzan jarraitzeko gogoak ez zaizkit falta", Eitb24 webguneak zabaldutakoaren arabera. Ziklistak prentsaurrekoa eman du gaur goizean Gasteizko erietxean, ebakuntza egin zioten lekuan, eta Mikel Sanchez medikua eta Igor Gonzalez de Galdeano algortarraren ondoan izan dira. Laiseka Euskaltel-Euskadiko txirrindulari beteranoak belaunburua hautsi zuen, joan den ostiralean, Italiako Giroko 12. etapan, eroriko larri baten ostean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!