Llum Quiñonero kazetaria arratsaldean solastuko da Algortako Ezker Batuaren egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 25a, 18:43

Emakumea eta errepublika gaiak ardatz hartuta, "Mujeres del 36" dokumentala aurkeztuko du Llum Quiñonero kazetariak arratsaldeko 6:30ean, Algortako Ezker Batua Berdeen egoitzan Salsidu kaleko 7. atariko lonjan. Quiñonero Alacanteko mugimendu feministako aitzindarietako bat izanda "Marie Claire", "Cambio 16" eta "Viajes Nathional Geographic" aldizkarietan lan egin du, besteak beste. 1999an, La2entzat egin zuen "Mujeres del 36" 86 minutuko dokumentala, baina batez ere liburuak idatzi ditu, aipagarrienak 2004ko "La Soldado Quíñoa" eta iaz argitaratutako "Nosotras que perdimos la paz". Gaur egun "El Mundo" egunkariko kolaboratzailea da eta Historiaren oroitzapenari buruzko tailerra ematen du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun