Eskola-umeentzako ikuskizuna prestatu du biharko Erandioko Musika Eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 25a, 19:25

Erandioko Musika Eskolak Antzerki Musikala 06 ikuskizuna eskainiko die ostiral honetan, maiatzak 26, udalerriko ikastola eta ikastetxeetako ikasleei. Ekintza horren bitartez, bertan irakasten diren hainbat musika tresna eta jadanik musika ikasten dutenen lana erakutsi nahi dute, bertoko arduradunek adierazi dutenez. "Oso epealdi polita eta musikalki onuragarria izango da. Izan ere, txikientzako ipuin modura antolatuta dago eta ia-ia musika tresna guztiak ikus daitezke", gaineratu dute musika eskolakoek. Bide batez, 2006/07 ikasturteko matrikulazio epeari hasiera eman nahi diote. Ekainaren 15era bitartean, nahi duen guztiak izango du izena emateko aukera, erandioztarra izan ez arren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun