Joseba Sanchez Matrako, gure laguna, 2004ko azaroaren 19an hil zen. Minbiziak eraman zuen gure ondotik. Sei hilabetez ibili zen Osakidetzako egoitzatik egoitzara etengabeko joan-etorrietan urdaileko birusa zeukalakoan. Osakidetzak, lehenago minbizia zeukala egiaztatzeko kapaz ez, eta zer eginik ez zegoela esan beste ezer ez zuen egin. Hori ikusita Matrakoren familiak klinika pribatu batera eramatea erabaki zuen. Egun, familiak banku batekin zor ikaragarria dauka; administrazioak ez du inolako laguntzarik eman, eta justiziaren bidea itxita dago jada.
Horregatik antolatu genuen Matrako jaia, Matrakoren familiari bidegabeko zorra ordaintzen laguntzeko. Guk aurrera segituko dugu helburu horrekin, baina larunbatekoa sekula ahaztuko ez dugun ekarpena izan da. Eskerrik asko!
Matrako jaiaren antolatzaileen izenean, Gaizka Sanchez "Berria"ra bidalitako gutuna