Apartheidaren kontra mobilizatzera deitu dute Uribe Kostako herri plataformek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko maiatzaren 25a

Azken udal hauteskundeetako hirugarren urteurrenean betetzen den egun horretan, Uribe Kostako ezker abertzaleko plataformek hainbat mobilizazio deitu dute Espainiako Alderdien Legearen eraginez galdutako 10 zinegotzi karguak aldarrikatzeko eta apartheid politikoa zabaltzeko. 2003an, ezker abertzaleko plataformek 6.736 boto eskuratu zituzten Uribe Kostan, baina Bizkaiko Hautes Batzarrak Sopela Aurrerako 946 botoak baino ez zituen kontuan hartu. Hortaz, botoetan eskuratutako 13 zinegotzietatik 3 baino ez zuen onartu Hautes Batzordeak, beste guztiak beste alderdi eta koalizioen artean banatu zituela. Bost EAJ-EAri egokituz, bina PP eta PSE-EEri eta bakarra Ezker Batua Berdeen eskuetan jarri zituela. Argazkian, Uharten egindako "No apartheid!" leloko protesta bat / Euskal Herria Indymedia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun