Autoa zozketatuko dute Erandioko merkatariek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 25a, 19:58

Aurten 25. urteurrena ospatzen ari da Erandioko Merkatari Elkartea. Hain zuzen ere, "urte guzti hauetan bezeroek erakutsitako konfiantza eta fideltasuna saritzeko", 9.244 eurotan baloratutako Peugeot 107 berri-berria zozketatuko dute ekainaren 30ean, 20:30ean, metro geltoki ondoko zabalgunean. Bitartean, Etxeauto tailerrean egongo da ikusgai autoa. Guztira, zozketarako 70.000 txartel banatuko dituzte bezeroen artean, gaur egun, merkatari elkartea osatzen duten 97 establezimenduek, egindako erosketa bakoitzeko bat. Bestalde, urteurren ekitaldia antolatzen ari dira ekainaren 15erako. Argazkian, Peugeot 107 (baliteke kolorea hori ez izatea).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun