Larunbatean denok Donostiara! Bai eskolak euskalduntzeari!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 25a, 20:11

Euskal Herrian Euskarazek heldu den larunbatean Donostian egingo den maniFESTAzioan parte hartzeko deia luzatu nahi die herritar zein eragile guztiei. Azken urteotan eskolak euskaldundu dezan indar metaketa egin da eta aldarrikapen horrek gero eta indar handiagoa hartu du. Ikasturte honetan, irakaskuntza zein euskalgintzako hainbat eragilek bat eginik kanpaina abiatu genuen urtarrilean. Herriz herri eta auzoz auzo egin da lan milaka sinadura bilduz. Argi geratu da Gaur egun Euskal Herrian ezarrita dauden hezkuntza sistemek ez dutela gazteen euskalduntze osoa bermatzen. Aldaketaren beharra nabaria da. Euskaldunduko duen eskola beharrezkoa dugu gure hizkuntzaren normalizazioa gauza dadin. Aldaketa hori herritarrok bultzatu behar dugu, herritarrok eta eragileok, bakoitzak bere esparrutik eta dagokion erantzukizunetik indar eginez. Horretarako garaia da.

Hilabeteotan jasotako sinadura eta atxikimendu andanak gai honekiko dagoen sentsibilizazioaz ohartzeko aukera eman digu. Orain, babes horiek guztiak agertzeko garaia da, kalean ozenki agertzeko unea da. Horretarako aukera ezin hobea dugu maiatzaren 27an Donostiako Boulevardetik arratsaldeko
5:30ean abiatuko den maniFESTAzioan. Bai eskolak euskalduntzeari!

Uribe Kostako EHE

Gaiaren inguruko berriak:

Eskolak euskalduntzearen aldeko manifestazioan parte hartzera deitu du Segik

Larunbateko eskolak euskalduntzeko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Uribe Kostan (2006 Mai 23)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun