Musika maratoia izango da bihar Arte Ederretako fakultatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 25a, 20:51

Eremulauak.com kultur webguneak zabaldu duenez, urteroko ohiturari jarrituz ikasturteari amaiera emateko zein udari ongi etorria egiteko musika erakustaldi galanta antolatu dute bihar, ostirala, Leioa eta Erandioko campuseko Arte Ederretako fakultateko kideek. Kontzertuak fakultatean bertan egingo badira ere, irekiak eta doakoak izango dira. Musika emanaldia 11etan hasiko da eta aurreikusita dago arratsaldeko 6ak arte luzatuko dela. Tarte horretan hainbat musika talde eta DJ arituko dira artistei bere musika artea erakusten. Argazkian, ostiralean joko duen Hamburguesa Vegetal taldea, Bilborocken Señor Verderekin otsailean eman zuen kontzertuan / hamburguesavegetal.com

Egitaraua:

11:00 Quaoar (Metal progresiboa)
11:40 Speedy Chicken In The Kitchen (Velocitatrix Hardcore)
12:20 Defecal Fight (Down-tempo zarata)
13:00 Midnight Road (Rock/Metal)
13:40 Baba Llaga (Noise elektronikoa)
14:20 Driven (Thrash metal progresiboa)
15:00 Loan (Rock bortitza ta psikodelia dosia)
15:40 Hamburguesa Vegetal (Tekno-rock friki)
16:20 Butronian (Black metal from hell)
17:00 Meido (Noise-rock bizia + delay ambients)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun