Aitor Lafuente "jazartzea" egotzi dio Getxo Biziari Zarraoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 26a, 16:48

Gaurko osoko bilkuran, Aitor Lafuente EB-Berdeetako ordezkaria dimititu dezan Getxo Biziak egindako eskaerari labur baino gogor erantzun dio Iñaki Zarraoa alkateak. Orain hiru urteko udal hauteskundeen ostean, aipatu zinegotzia aulkia eskuratzea, euren "eskubide zibil eta politikoen gainetik" izan zela argudiatu eta "getxoztarrek erabakitakoa errespeta" dadila eskatu dio udalbatzari Josu Amezaga herri plataformako hautetsiak. Zarraoak, aldiz, "Lafuente getxoztarren ordezkaria ere bada" adieraziz, ez duela zergatik dimititu behar erantzun dio. Bide horretan, "eskubideez hitzegin arren", horiek ez bermatzea leporatu dio udal agintariak ezker abertzaleko kideei. Are gehiago, lehen aipatu Ezker Batuko zinegotzia "jazartzea" egotzi die. Argazkia: osoko bilkura hasi baino ordu erdi lehenago elkartu dira Getxo Biziako kide batzuk udaletxe aurrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun