Mostoleseko gaztetxean joko dute bihar Algortako kantautoreek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 26a, 17:29

Gaztelako Mostoles herriko La Casika CSOA okupatutako zentro sozialak bere 8. urteurrena ospatuko du bihar, larunbata, Mostoleseko Udalak PPren eta IUren botoekin zentroa ixteko azaroan hasi zuen kanpainaren erdian eta bertako okupek desalojo agindua dagoeneko jaso egin dutenean. Egoera horretan, La Casikak okupazioaren aldeko manifestazioa zein urtebetetze jaialdia prestatu ditu biharko. Lehenengo mobilizazioa 19:00etan izango da. Kontzertua, berriz, 21:30ean hasiko da eta bertan Algortako hiru kantatutore talde izango dira Gaztelako okupei bere elkartasuna adierazteko eta bere musika entzunarazteko. Aipatu taldeak Tipico Pero Cierto, Dale que te Pego eta Grado Cosmetico izango dira. Haiekin batera, Todo o Nada eta Regocijo en el fango Madrilgo taldeek joko dute. Kukutza gaztetxeak bertaratzeko autobusa antolatu du, gaur arratsaldeko 7etan irtengo dena. Argazkian, "Corren malos tiempos para ser anarquista... sincronicemos la utopia", Tipico Pero Ciertoren azken diska.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun