Izan ere, datorren larunbatean Donostian burutuko den maniFESTAzioan [Boulevardean, arratsaldeko 5:30ean], azken hilabeteetan aurrera eramandako sinadura bilketan gertatu den legez, egungo hizkuntza ereduen politika bukatzearen beharra aldarrikatzea ezinbestekoa da, aurrerantzean ere Euskal Herriko 3 ikasletik 2 eskolatik euskaldundu gabe irten ez daitezen. Ondorengo belaunaldien hizkuntz eskubideak jokoan dauden honetan ezin dugu besoak gurutzatuta geratu.
Ikasle Abertzaleak
Gaiaren inguruko berriak:
Larunbatean denok Donostiara! Bai eskolak euskalduntzeari! (2006 Mai 25)
Eskolak euskalduntzearen aldeko manifestazioan parte hartzera deitu du Segik (2006 Mai 25)
Larunbateko eskolak euskalduntzeko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Uribe Kostan (2006 Mai 23)
Badira hilabete batzuk Bai Eskolak Euskalduntzeari! kanpaina hasi zela. Horrela, sinadurak biltzeari ekin zitzaion, eta Ikasle Abertzaleek sinadurak ikasleen artean biltzeko konpromisoa hartu zuten. Azkenerako, 16.886 izan dira ikastetxe eta fakultateetan jaso ditugunak, oraindik kopuru horri gehiago gehitu behar zaizkion arren. Bagara, beraz, 17.000 ikasle ondorengoa diogunak: ikasleok euskaldunduak izateko eskubidea dugu, eta beraz, hau bermatuko duen hezkuntza bat jasotzekoa. Ildo beretik, Ikasle Abertzaleaek ikasleriari eta jendarteari dei egiten dio Bai Eskolak Euskalduntzeari! kanpainari amaiera emango dion manifestazioan parte hartzeko.