“El Mundo”k euskal gazteria kriminalizatzen duela salatu du Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 29a, 15:41

Berangoko eta Itzubaltzeta / Erromoko Segi taldeek Gaztesareari jakinarazi diotenez, pasa den larunbatean hainbat horma-irudi egin zituzten “‘El Mundo’ egunkari faxistaren jarrera kriminalizatzailea salatzeko”. Berangoko Segiren aburuz, “‘El Mundo’k, gainontzeko espainiar hedabideek bezala, euskal gazteria kriminalizatzeko helburuarekin jarraitzen du, sasi-informazioak zabalduz, Euskal Herriko errealitatea manipulatuz , intoxikazio informatiboa bultzatuz, gazteak salatuz...”. Aipatu egunkariari mezu argia bidali dio Berangoko taldeak: eraso guzti hauen aurrean, euskal gazteria ez dago tregoan. Era berean, Itzubaltzetan azpimarratu dute “halako jarreren aurrean beti izango dela gazteria borrokalari tinko eta langile zabal bat, eta inoiz baino gehiago independentziaren aldeko borrokan segitzeko hautua hartua dagoela”. Argazkian, Itzubaltzetako Segik Ibaiondo kalean egindako pintaketa / Gaztesarea.net.

Gaiaren inguruko berriak:

El Mundo egunkariaren izaera kriminalizatzailea salatu dute hainbat herritan (Gaztesarea.net, 2006 Mai 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun