Aitor Lafuenteren kontrako pintaketak salatu ditu Ezker Batuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 29a, 20:58

"Aitor Lafuente lapurra!", "jo ta ke", "Ezker Batua, dimisioa!", "dagokiona herriari itzuli!", "No apartheid!" eta "3 urte herritarron hitza ukatuz!" izan dira Algortako Ezker Batuko lokalaren kanpoaldean agertutako eta EB-Berdeek salatutako pintaketak. Ezker Batuak Getxo Gorria blogaren bitartez jakinarazi duenez, pintaketa horiek larunbat goizean topatu zituzten. Horri gehitu diote pasa den ostegunean dozenaka pertsona batu zirela bere egoitzaren aurrean eta "pintaketako mezu berberak ohikatu zizkiguten... antza harekin ez zuten nahikoa izan". Ezker Batuak "guztiz antidemokratikotzat" jo du gertatutakoa eta "oraindik Getxo Biziak gertaera hauek gaitzestea itxaroten ari" direla jakinarazi du. Ildo horretan, ezker abertzaleari "arduraz" jokatzea eskatu diote. Era berean, ETAren su-eten iraunkorrak eta indarkeriaren behin betiko amaierak "xantaia politikoarekin bukaera ekarri behar duela ere" esan dute prentsa ohar baten bidez. Azkenik, gogoratu dute bigarren aldia dela Lafuentek horrelako kanpainak jasotzen dituena.

Aitor Lafuentek Getxo udalerriko zinegotzi kargua du egun. Izan ere, Espainiako Alderdien Legea betez, Bizkaiko Hautes Batzarrak, Espainiako Auzitegi Gorenak ilegalizatutako Getxo Biziaren kaltean, Ezker Batua Berdeei eman zien beste zinegotzi kargu bat: Lafuentek hiru urtez baliatu duena. Gauzak horrela, Getxo Biziak zinegotzi kargua aldarrikatu duenean eta Ezker Batuari hautsetsia lapurtu izana leporatu dionean, alderdi federalistak beti esan du botoz, sistema proportzional garbiaren bidez, egoki badagokiola, eta leporatu dio Getxo Biziari D'Hondt legea onartzea. Dena den, sistema hori erabilita ere Getxo Biziari hautetsi bat egokituko litzaioke. Era berean, gogoratzekoa da Ezker Batuak sostengatu zuen EAEko azken Hautes Sistemaren aldaketan hautetsiak izateko muga jaitsi zuten %5etik %3ra, baino ez zuten kendu erabiltzen den D'Hondt Legea, boto kopuru handien dutenei saritzen duena.

Aitor Lafuentek hainbat sustengu hitz jaso ditu Getxo Gorrian, tartean bere pertsonaren apologia eta guzti, eta baita ere kargua uzteko mezu bat, orain arte webgune horretan ikusi den euskarazko mezu bakarra. Azken hori, Getxo Gorritik ezabatu dute.

Gaiaren inguruko berriak:

Re: Pintadas en la sede de Ezker Batua de Getxo (Getxo Gorria)

Elegía de vida a un héroe anónimo (Getxo Gorria)

Pintadak egin dituzte Getxon EBko zinegotzi baten aurka (Eitb24.com, 2006 Mai 27)

Pintadas en la sede de Ezker Batua de Getxo (Getxo Gorria, 2006 Mai 27)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun