SGAEko egoitzan aurkeztuko dute bihar Leioako Umore Azoka

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 29a, 21:58

Ekainaren 1etik 4ra izango da aurten Leioako Umore Azoka. Horren berri emateko, ekimen horretako prentsa bulegoak hainbat hedabide deitu ditu bihar goizeko 12:00etan Bilboko Kale Nagusian dagoen SGAE eraikineko prentsa aretoan eskainiko duten prentsaurrekora hurbil daitezen. Ekitaldian, Ana Lopez Asensio Leioako Udaleko Kultura Saileko zuzendaria, Alberto Garcia Garcia de los Salmones Umore Azokako koordinatzailea eta azokan parte hartuko duten La Tirili, Gaitzerdi, Zero Teatro, Xabier Larrea, Kukubiltxo, Azulkillas eta beste hainbat euskal taldeetako kideak izango dira. Argazkian, Karmelo Sainz de la Maza Leioako alkatea Umore Azokako kartelaren ondoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun