Joan den ostiraleko udal batzarrean, Iñaki Zarraoa alkatea "udal interesen kudeatzaile ezin txarragoa" dela "berriro ere" argi geratu zen, Getxoko PPk gaur salatutakoaren arabera. "Gai-zerrendaren hiru puntuk agerian utzi zuten EAJ, EA eta Ezker Batuaren Gobernu Taldeak egindako udal txostenen gestioa narrasa", azaldu du prentsa-ohar bidez, Marisa Arrue popularren bozeramaileak. Modu horretan jardun da oposizioko zinegotzia, Bizkaiko Foru Aldundiak atzera botatako Hirigintzako Antolaketarako Plangintza Orokorrean (HAPO) egindako aldaketa, "beharrezko agiriak ez zirelako aurkeztu" eta Iturribarri aldeko auzotarrek aurkeztutako errekurtsoa aintzat hartu behar izatea, eremu horren gaineko berritze plangintza berezian "forma-akatsa" zegoelako. "Horri, orain urte bat zabortegia berriro zabaldu behar izateagatik Getxoko Udalak egindako 460.000 euroko zarrastelkeria gehitu behar zaio", jarraitu du Arruek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!