Martinezen arabera, alkateak "Gobernu Kontseilutik egiten du udal kudeaketa, inori kontuak eman gabe eta oposizioko alderdi poltikoei ez die kontrol lana egiten uzten, horretarako eskubide guztia duten arren".
Azkenik, Martinezek biziki kritikatu du Dobaranek udal batzarrak arratsaldeko 7etan ez egiteko "argudio xelebrea". Izan ere, Dobaranek aipatu zuen hori "gizonezkoen ordutegia dela eta emakumezkoek seme-alabak zaindu behar dituztela". Martinezen aburuz, argudio horrek "ez du hankarik ez bururik, matxista eta lotsagarria da eta alkatearen beraren interesak baino ez ditu defendatzen".