2005eko maiatzeko udal batzarrean Ezker Batuak Zabalgarbiren alde bozkatu izan balu, zabortegia lehenago itxiko zela onartu du, Getxoko PPk egindako kritikei erantzunez, Iñaki Zarraoa alkateak. "Hala ere, zehaztu beharra dago EBk badaukala horren aurka egiteko arrazoi bat, errausketaren kontra daudela, alegia", gaineratu du. Popularren izandako jokabidea, aldiz, "ulergaitzat eta arduragabetzat" jo du udal agintariak: "Kezkagarriena da PP badagoela errausketaren eta hondakinen kudeaketarako foru plangintzaren alde eta, hala eta guztiz ere, aurka bozkatu zuela, oposizio axolagabea egitearren". Ondoren, Aldundiarekin hitzarmena sinatzea eskatu zutela ere gogoratu du Zarraoak, "eta aipatu akordioa lortu eta osoko bilkuran aurkeztu genuenean berriro egin zuten kontra".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!