Dena dela, aipatu behar da medikuen arabera estres, zarata eta arazorik gabeko egoera batean izan beharko litzatekeela. Gutxienez 15 egun lasaitasun osoz igaro beharko zuen ebakuntzaren ondoren. Baina, astebete pasa eta zuzenean berriro espetxera bidali zuten. Anjelek tratamenduarekin jarraitu beharko du, eta denborarekin ikusiko da ebakuntzaren eragina.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera Figueroak "orain daukan arazorik handiena horixe da, lasaitasun osoa behar duela, eta espetxean denok dakigu zer dagoen. Beraz, nolabait esateko bere egoera kezkagarria dela esan beharko dugu, bere kasuan lasaitasun ezak trastornoak ere eragin ahal dizkiolako". Tratamenduaz gain Gurutzetako medikuek jarraipen zuzena egin beharko diote abendura arte gutxienez gaixotasunaren bilakaera jarraitzeko.