Ocaña I espetxea
Ocañan pasa den apirilaren 2an bisitetarako zerrendako lagun kopurua 10era murriztu behar zutela esan zieten. Era berean, “de facto” eskulanak debekatu zizkieten, horretarako materialak pakete bidez sartzea debekatu baitzieten, eta demandaderoan ez dago erabil daitekeen ezer ez. Horren aurrean zuzendaritzari adierazi zioten ez zutela lagunen murrizpena onartuko, zerrenda hori 3 hilabetero aldatzerik egon ezean.
Bestalde, aurrez-aurrekoen irteeran, miaketa integralak egiten hasi dira eta Dañobeitiaren arrebari 6 hilabeteko zigorra ezarri diote, aurrez-aurrekoetara joateko debekua ezarriz. Zigorra aurrez-aurreko bat egin ondoren etorri zitzaion, miaketari uko egin gabe Unai biluztu ez zelako. Gainera, miaketan ezer ez topatu arren, pribazio zigorra ezarri zioten, demandaderoan murrizketak, mehatxuak... Almandozi ere antzekoa gertatu zitzaion, biluzketari uko egin eta miaketa integralean bere neska-lagunaren eskutitza aurkitu zioten, horren ondorioz 6 hilabeteko zigorra ezarri diote familiari. Espetxeak hartu dituen erabakien ondorioz, egoera salatzeko bertan dauden euskal preso politikoek maiatzaren 4an plante bat egin zuten.