Joan den astean Sopelan ikusgai egon ostean, Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo erakusketa ibiltaria zabaldu dute gaur goizean Algortako Fadura kiroldegiko erakusketa aretoan. Hiru gai-arlo ditu erakusketak: produktuen etiketak, telefonia eta Internet, eta, azkenik, bidaiak eta garraioak. Sopelan bezala Getxo udalerrirako aipatu azkena aukeratu dute. Gauzak horrela, igande honetararte (ekainak 4) egongo da ikusgai, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, larunbatera arte; eta 12:00etatik 14:00etara, igandean; elkarteen eta hezkuntza zentroen bisitak tartean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!