Lurzoruaren Legearen inguruko bi hitzaldi antolatu ditu biharko eskualdean Ezker Batuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 31a, 21:11

Uribe Kostako EB-Berdeak taldeak antolatuta, hitzaldia eskainiko du ostegun honetan, ekainak 1, Javier Madrazo –argazkian– Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuak. Aipatu ekitaldia Plentziako foru aterpean (Ibiltoki kalea, 1) izango da, 19:00etatik aurrera. Ordu erdi beranduago, berriz, Javier Dean Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordeak hartuko du hitza, Algortako EB-Berdeak taldeko egoitzan, Salsidu kaleko 7. zenbakian. Biak ala biak Lurzoruaren Legearen inguruan arituko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun