Koldo Amestoy "Zubiak" ipuin kontaketarekin izango da Erandion asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 1a, 13:03

Berbots Erandion Euskaraz! taldeak antolatuta, datorren asteazkenean, ekainak 7, Koldo Amestoy ipuin kontalaria "Zubiak" ikuskizuna aurkeztuko du Erandioko posta bulego zaharrean, iluntzeko 8etan. Berarekin batera Pantxix Bidart gitarrajole eta kantaria arituko da, berak asmatutako musikaren bidez historiari giroa ematen. “Zubiak” ipuin kontaketa musikatua da, Koldo Amestoyk, ohikoa denez, Ibarxola deitutako alegiazko auzoan kokatzen duena. Aldi honetan, “Zubiak” espektakuluan 80 minutuz Ibarxolaren gogoan, memorian, kokatuko gaituzte Amestoyk eta Bidartek. Saioaren zehar, hainbat zubi eraikiko da ikuslearen aurrean: lehen zubia, ipuina eta musikaren artekoa, kontakizuna zubixkak ere, mendi zabaletik Ibarxola auzoaldera; kondairatik gogo bizira, atzoko sinesmenetatik gaurko bizitza erara. Hots, “Zubiak” topaketa bat da, Euskal Herriko mitologiako pertsonaien eta herriko jendeen artekoa. Argazkian, Koldo Amestoy Algortan, 2004ko "Iparra galdu gabe" jardunaldietan.

Koldo Amestoy, moda eta ikuspegietatik aldenduz, beti aurrera doa, bere ikuskizun bakoitzak ipuin kontalari irudi berri bat agertzen duela. Ipuinaren berpizte alorrean aintzindari bezala ezagutua da Euskal Herrian. 1983ko urteaz geroztik, Koldo Amestoy ipuinaren mundutik kondalari dabil. Bere ikuskizunetan zehar, beti sorkuntza bereziak agertzen ditu, Euskal Herriko ipuin eta mitoetan murgiltzen gaituela, Herensuge, Laminak, Basajaunak, eta euskal mendietan dauden beste hainbat pertsonai babesle, zuhur edo maitagarrien ingurunean.

Baina Koldo Amestoyek bere idatz lan propioari beti eta gehiago leku uzten dio. Espektakulu bakoitzari bere ezaugarria ematen diolarik: kontakizuna eramaten dakien kondalariarena entzunaraziz, gaurko jendetasuna taulagainean agertuz, ironia eta lotsagabekeriaz argituz. Koldorentzat, kontatzea joko modu bat da: hitz jokoa, ahotsa eta musikarekin, publikoarekin daukan harreman jolasa ere...

Koldo Amestoyk hainbat ikuskizun aurkezten du, helduentzat eta publiko zabalarentzat, bakarrik edo musikari baten laguntzaz… Kondalari bakarlari gisa aurkeztu dituen ikuskizunetaz gain, beste artista batzuekin ere kolaboratu du: Pascal Lefeuvre eta Ensemble Tre Fontane, Beñat Achiary kantaria eta Mikel Angel Lertxundi bizkaitar eskultore-eszenografoa (Hiru Uhainak), Pascal Gaigne musikaria, Maddi Oihenart kantaria, Juan-Antonio Urbeltz koregrafoa, Xavier Leibar arkitektua eta Bruno Aguerre margolaria, Francette Orsoni eta Gérard Jacquet kondalariak, Peio Zabalete konposatzailea eta Baiona - Euskal Kostaldeko Orkestra...
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun