Gaurko mobilizatzera deitu du Algortan Askatasunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 2a, 11:30

"Errepresio politikorik ez! Baldintza demokratikoak orain!" lelopean, mobilizazioak izango dira ostiral honetan (ekainak 2) herri guztietan, "gatazka gainditzeko prozesua abiarazteko errepresio politikoa baztertzea ezinbestekoa dela aldarrikatzeko", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazitakoaren arabera. Besteak beste, Algortako Telletxe plazan jarri dute hitzordua, arratsaldeko zortzietan. "Atxiloketak, torturak, errepide kontrolak, auzitegi nazionala, espetxe politika, egoitzen itxiera, identifikazioak, iheslarien kontrako jazarpena, karga polizialak…" salatuko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun