Eskualdeko hainbat musika talde entzungai egongo dira asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 2a, 14:32

Hamaika musika talde dago Uribe Kostan, norberak bere estilo propio duela, eta hamaika lekutan izaten dira, bere doinuak barreiatzen. Asteburu honetan, etxean jokatuko du UKabilkadak (argazkian), gaur, ostirala, 21:00etan Algortako Traganarru tabernan joko baitu, Orreaga 778z lagunduta. Gaur ere, baina Gernikako Musutruk aretoan Itzubaltzeta / Erromoko Ehiztarik joko du Urgaberekin, 22:00etan. Gaueko azken izarra Maz Mon Kis izango da, izan ere 21:30etik aurrera Miriamen ahotsa entzun ahal izango da, 3 euroen truke, Lekeitioko Kabaua aretoan, Korumba eta Izaterekin batera egingo duten MusikHerria Gauaren barnean. Era berean, Sin Pegas, Deskiziados, Kloratita eta beste talde batzuk entzuteko aukera izango da asteburuan zehar.

Larunbata eta igandea

Bihar, Algortako Sin Pegas arituko da Artzentalesko VIII. Agropunk festibalean beste 12 talderekin batera arratsaldeko 4etatik aurrera. Askoz hurbilago, Leioako Udondo gaztetxean, Deskiziadosek etxean joko du, Home Chaos eta Oi! Kobrasekin batera, bertan antolatutako Jai Antifaxistan, 20:00etatik aurrera. Egun horretan ere, 19:30etik aurrera, kontzertua izango da Getxoko Txorimalo gaztetxearen aurkezpenean, baina oraindik Algortako Gazte Asanbladak ez du taldeen izena jakinarazi. Azkenik, Zorrotza eta Leioako Kloratita izango da talde bakarra asteburu honetan bi kontzertu ematen: larunbatean Iruñako Arrosadia auzoko jaietan izango dira Txakurrak eta Memo Pirat´s Sound Systemekin gaueko 22:15ean. Berriz, igandean Bergarako jaietan eskainiko dute kontzertua 20:30ean Pikutara eta Genozidioren ondoan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun