Iaz, 338 pertsonek Oinarrizko Errenta eskatu zuten lehenengo aldiz, 347 kasutan laguntza behin-behineko moztu zen, eta beste 78 kasutan mozketa behin-betiko izan zen. Bestalde, 561 pertsonei aldaketak egin zizkieten prestazioan, 108 kasutan, berriz, laguntzak kobratzeari utzi ostean berriro eskatu behar izan zuten. Azkenik 18 pertsonari laguntza ukatu zieten. Iñaki Urkizaren arabera, “datu horiek erakusten dute Oinarrizko Errenta jasotzen dutenen artean ez dagoela geldialdirik ezta moldatzerik ere”.
Oinarrizko Errenta Euskal Autonomi Erkidegoak finantzatzen du eta Bizkaiko Foru Aldundia arduratzen da ordainketaz. Tramitazioa, berriz, udal Gizarte Zerbitzuek egiten dute.
Etxez etxeko laguntza-zerbitzua
Bestalde, Iñaki Urkizak Getxoko etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren funtzionamendu ona ere azpimarratu du. Hori zerbitzu osoa, balio anitzekoa eta komunitarioa da, eta eguneroko bizitzako jarduerak egiteko arazoak dituzten familiei bideratuta dago, tartean bakarrik bizi diren adineko pertsonak, minusbaliotasunen bat duten pertsonak eta kanpoko laguntzak behar dituzten familiak. Laguntza norberaren etxean eskaintzen da zuzeneko esku-hartzeen bidez. Esku-hartze horiek erraztu egiten dute erabiltzailea bere ohiko inguruan integratzea eta irautea, eta gutxitutako autonomia funtzional hori konpentsatu egiten dute.
Iñaki Urkizaren arabera zerbitzua eman den etxebizitzen kopurua iaz baino txikiagoa izan da baina etxe bakoitzean ordu gehiago eman dira.. Gutxieneko arreta ordubetekoa da eta gehienezkoa 8 ordukoa, kasu berezi batzuetan asteburuak barne izaten direla.
Iaz 334 etxebizitzatan 437 lagunek jaso zuten laguntza. Zerbitzu horrek 2001. urtetik hona ez du itxarote zerrendarik izan Getxon. Getxoko Gizarte Zerbitzuek 2006. urtean 10.000.000 euro baino zertxobait gehiagoko aurrekontua dute.