Udalaren jokabideari dagokionez, hoberen baloratutakoak kaleetako garbiketa (7,75), zaramen bilketa (7,74) eta lorategien mantentze-lanak (7,49) dira. Kolektibo zehatzei zuzenduta, hoberen baloratutako ekintzak Lankidetzako Garapenaren aldekoak (6,69), oztopo arkitektonikoak kentzeko ekintzak (6,19), euskara sustatzekoak (6,90) eta oinezkoen aldeko eta espaloiak zabaltzeko ekintzak (6,07) daude.
Segurtasuna
Udal Gobernuak azpimarratu nahi izan du gehiengoaren ustean Getxo udalerri segurua dela eta segurtasun pertzepzio hori areagotu egiten del auzoekiko eta bizitokiekiko (7,13). Imanol Landaren arabera, “datu horiek erakusten dute onarpen ona dutela aipatutako arloetan Udalak egindako jarduerek, nahiz eta oposizioko batzuek behin eta berriro kontrakoa esan”.
Getxoko biztanleek Udalaren kudeaketa positibotzat jotzen dute edo, gutxienez, hori diote joan den urtarrilean telefonoz egindako 680 inkesten bitartez hainbat herritarri egindako iritzi ikerketa baten emaitzek. Inkesta hori Udal Gobernua aurrera eramaten ari den Kalitate Planaren barruan kokatu da eta “bere helburua udalerrian bizi direnen pertzepzioak ezagutzea da, ondoren zerbitzu hobeagoa eskaini ahal izateko”, Imanol Landa Lehendakaritza zinegotziak (argazkian) azaldu duenez. Inkesten emaitzen arabera, getxoztarrek positibotzat jotzen dute Udalaren kudeaketa, bataz besteko hamarreko 5,90 puntuekin, pozik daude udalerriaren bizi-kalitatearekin (7,70) eta bizitza kalitate hori inguruko udalerrietakoa baino hobeagoa dela eta urtez urte hobetzen ari dela uste dute.