Txetxu Fernandez Algortako presoa joan zen astean eraman zuten Madrilgo Valdemoro espetxera, diligentzia batzuk egiteko,
Etengabe.org bitakoraren bidez, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Fernandezen senideek berarekin telefonoz hitz egin zuten eta larunbatean bisita egitera joan zirenean, egun osoan eduki zuten han bisita egingo zutela baina azkenean bisita egin barik gelditu ziren. Gauzak horrela, Txetxuren senideek bertan lo egitea erabaki zuten, igandean bisita egiteko. Horrela egin zuten, eta bisita egin ondoren etxera etorri ziren, "presoak eta familiarrak politikoki erabiltzen jarraitzen duen espetxe politika horren egunerokotasunean sartuta". Maiatzean, Txetxu Fernandez eta
Marian Perez del Rio senar-emazteak 14 urte egin zuten espetxean. Espetxeratu zituztenean hiru seme-alaba txikiak utzi zituzten kalean, amamarekin bizi izan direnak. Gainera, sakabanaketaren ondorioz 1999ko apirilaren 3an Logroñoko espetxean bisita egin ondoren, Mari Carmen Salbide Txetxuren senitartekoa errepidean hil zen auto istripuan