Aitor Elortza gogoan bere historia zabaldu eta omenaldia egingo diote Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ekainaren 2a

Askatasunak deituta, hurrengo astean Aitor Elortzaren omenezko bi ekitaldi ziango dira Algortan, Etengabe.org bitakorak jakinarazi duenez. Ekainaren 9an, ostirala, 19:30ean, Mikel Urrizek Aitor Elortzaren ibilbide politikoa, militantziaren gorabeherak eta elkarrekin izandako bizipenen inguruko hizketaldia eskainiko du, Villamonteko Kultur Etxean. Urriz Elortzaren burkide izan zen Komando Autonomo Antikapitalistetan eta berarekin batera alde egin zuen herritik. Horrezaz gain, Aitor Elortzaren bizipenak biltzen dituen proiekzio bat izango da, bai eta euskal iheslari politikoen egoerari buruzko beste bideo emanaldi bat. Bestalde, ekainaren 11n, igandea, 13:00etan, omenaldi politikoa egingo diote Aitor Elortzari Algortako Portu Zaharrean. Omenaldi politikoaren ostean Aitorren errautsak itsasora zabalduko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun