Irantzu Gallastegi (argazkian) Berangoko euskal preso politikoak epaiketa bi izango ditu ekainean, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Lehenengoa, datorren astean izango da, ekainaren 14an, Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. sekzioan. Jose Luis Caso Errenteriako PPko zinegotziaren hilketan parte hartzea leporatzen diote. Bigarren epaiketa, berriz, ekainaren 19, 20 eta 21ean egingo da, Espainiako Auzitegi Nazionalaren 1. sekzioan, Ermuko PPko zinegotzia zen Miguel Angel Blanco bahitzea eta hiltzea egotzita.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!