Aipaturiko 8.049 ikasleek 51 epaimahaitan egongo dira banatuak: 8 Araban, non 930 ikasle (313 euskaraz) aurkeztuko diren; 16 Gipuzkoan, non 2.814 ikaslek (1.922k euskaraz) egingo duten azterketa, eta 27 Bizkaian, non 4.305 ikasle (1.947 euskaraz) aurkeztuko diren selektibitatera.
Epaimahaiak
Zehazkiago, Araban, Gasteizko campuseko fakultateetan dira bost epaimahai, beste bi Elurretako Ikasgelategian, eta zortzigarrena, berriz, Laudioko Canciller Ayala Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Gipuzkoako 13 epaimahaiak Donostiako hainbat ikastegitan egongo dira (horietatik lau Ignacio Maria Barriola Ikasgelategian) eta beste hiru Eibarko Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskolan. Bizkaian, azkenik, Leioako campuseko lau ikastegitan 13 epaimahai egongo dira; EHUren Bilboko fakultate eta eskoletan, berriz, hamaika epaimahai; epaimahai bi Portugaleteko Nautika Eskolan egongo dira; azkena Barakaldoko Meatze Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskolan izango da.