Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) sindikatuetako eta Errektoretzako eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunek ostegun honetan hasiko dituzte berriro irakasleen ordainsarien gaia jorratzeko negoziazioak. CCOO, LAB, EILAS, ELA, UGT eta CSIF sindikatuek joan den ostiralean Hezkuntza Sailari eta Errektoretzari eskaeren plataforma zehatza bidali ondoren egingo da osteguneko bilera. Iturri sindikalek Europa Pressi jakinarazi diotenez, oraindik ez dute erantzunik jaso eta seguruenik osteguneko bileran jasoko dute erantzun hori. Argazkian, EHUko Leioako campuseko Zientzia Fakultatea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!