Maidaganeko pasonibela lurperatzeko proiektuaren idazketa kontratatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 6a, 21:23

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren menpeko Euskal Trenbide Sarea erakundeko Administrazio Kontseiluak Maidaganeko trenbide-pasagunea lurperatu eta Ibarbengoa izeneko geltokia eraikitzeko proiektuaren idazketa agindu dio Sener enpresari, Tele7 telebista kateak jakinarazitakoaren arabera. Getxo aldeko pasonibela kendu eta horretatik hurbil Metro Bilbaoko 1. linean geraleku berria egiteko lehendabiziko izapide honetarako, 344.000 eurotakoa da Senerrek aurkeztutako eskaintza; proiektuaren idazketa bost hilabetetan burutzea agindu du. Guztira, 12 enpresa aurkeztu ziren lehiaketara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun