Datorren urtean hasiko dira Astrabuduako osasun zentro berria egiten

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 6a, 22:09

Osakidetzari 700 metro koadroko orubea lagatzea erabaki du Erandioko Udalak, bertan Astrabuduko osasun zentro berria eraikitzeko. Mezo kalean egingo duten anbulatorio berria horren proiektua adjudikatzeko baldintzak prestatzen ari da orain Osakidetza. Datorren urtean hastekoak dira obrak eta Erandioko Udalak beste 405 metro koadroko lursaila gorde du anbulatorioa egingo den eremu horretan bertan, auzoko ekipamendu soziokulturalen eskaintza hobetzeko. Halere, horien erabilera zehatza oraindik argitzeke dagoela nabarmendu dute Hirigintza arlokoek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun