Gorlizko Udalak Andra Mari Axpe sektorearen urbanizazioa onetsi du. Jarduketa horren helburu nagusien artean San Jose auzoaren ingurua sustatzea dago –esparru berean kokatuta dagoena-, kontuan hartuta auzo horretan etxebizitza gehiegi ez ezik, nahiko narriatuta ere badaudela "1960 inguruan eraiki zirelako", Patxo Igartua alkateak (argazkian) adierazitakoaren arabera. Jarduketa horretan ezarri da besteak beste galtzada, aparkaleku, espaloi, oinezkoentzako sare eta banaketa sareak zolatuko direla. Halaber, 9.486 metro koadro egongo dira berdegune eta oinezkoentzat, 1.724 metro koadro ikastetxeetarako eta 4.013 metro koadro kirol ekipamenduetarako, udal iturriek zehaztu dutenez. Obra hauek bukatu ondoren, bigarren fasean, 125 etxebizitza eta adosatu eraikiko dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!