Txorimalo gaztetxea hustu egin du Ertzaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 7a, 00:48

Iluntzean, Getxoko Txorimalo gaztetxea hustu egin du EAEko Polizia autonomikoak. Algortako Gazte Asanbladako kideek jakinarazitakoaren arabera, arratsaldeko azken orduan 9 ertzain sartu dira orain dela 4 egun inauguratu zen gaztetxean. Uniformez jantzitako lau ertzainek kanporaketa egiteko agindu judiziala erakutsi dute eta kalez jantzitako beste bost polizia atzean zituztela, bi "aukera" eman dizkiete gaztetxe barruan zeuden 6 neska-mutilei: besterik gabe alde egiteko, identifikazioak ere ez zituztela egingo edo, erresistentzian saiatuz gero, epaitegian bukatzea. Gazteak atera direnean, eraikina eta sarbideak prezintatu dituzte ertzainek eta barruan gelditu diren gauza guztiak epaitegian eskatu beharko dituztela esan diete gazteei. Dena delakoa, Txorimalorekin, azken zazpi urteotan zazpi gaztetxe eraitsiak edo hustuak izan dira Algorta eta Getxon. Bestalde, Algortako Gazte Asanblada bihar batzartuko da egoera hausnartzeko eta hurrengo ekimenak zehazteko. Era berean, bihar, asteazkena, eta ostiralean aurreikusita zeuden II. Amarratsak Asteko ekitaldiekin zer gertatuko den ez dago argi oraindik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun