Berriro Getxoko gaztetxe bat desalojatua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 7a, 01:47

Berriro ere kalean, eta dagoeneko ia ez dakigu zenbat okupazio eta gaztetxe sortu eta desalojo, salaketa, isun, karga, errepresioa, jarraipen, intoxikazio mediatiko... jasan behar izan ditugun. Orain dela bi hilabete gaztetxe berria eraikitzen hasi ginen, pasa den asteburuan inauguratu egin genuen eta egun horretatik aurrera (bi egunetan) jasarpen poliziala besterik ez dugu izan. Bost pertsona identifikatu dituzte, sei alditan gaztetxera hurbildu dira eta azkenean epailearen eskutitzarekin etorri dira. Oraingoz hau da Getxoko Udalak, hau da, PNVk, ematen digun alternatiba: errepresioa eta gazteontzako usain usteldua daukan Gazteleku proiektua non bakarrik 14 eta 17 urte bitartekoentzako lekua izango den, udalak kuadeatua.

Oraingoz ez dakigu zein izango den hurrengo egunotako dinamika bainan informatuta edukiko zaituztegu. Okupatzen jarraituko dugu!

Algortako Gazte Asanblada

sastrakagaztetxea[abildua]hotmail.com

Gaiaren inguruko berriak:

Txorimalo gaztetxea hustu egin du Ertzaintzak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun